Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Anje Duhalderekin izan gara, Sormenetik ekimenean parte hartuko du larunbatean Zerkausian Galtzaundiren eskutik. Iñigo Otaegirekin ere hitz egin dugu, unibertsitateen arteko eztabaida lehiaketan hizlari onenaren saria eskuratu du, Joseba Usabiagarekin ere egin dugu hizketalditxoa, atzo izan baitzen TOlosan 'Handia' filmaren aurre estreinaldia. Saioa Etxegia izan dugu kale kantoitik, Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko teknikariarekin izan gara, eta artearen txokoan murgildu gara Oskar Tenarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?