Pasahitza (zaharra)

Handia, Bartzelona, muskerrak eta Mexiko

Ataria 2017ko urriaren 17a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, 'Handia' filmaren aurre estreinaldia Leidorren gaur izanik, filmeko zuzendariekin hitz egin dugu, eta baita Migel Joakin Eleizegiren, Altzoko erraldoiaren, sendikoa den Mari Karmen Unsain Eleizegirekin ere. Bartzelonara jo dugu Joseba Landa ibartarraren laguntzarekin azken gertakariekin sortutako giroaz hitz egiteko, Iñigo Asensio egunotan Mexikon dela baliatu dugu berarekin hartu emana izateko, eta muskerren inguruan aritu gara Jon Ander Galarragarekin ekokulturaren txokoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!