Kataluniaren oihartzuna

Ataria 2017ko urriaren 3a

Urriaren 1ean Katalunian erreferenduma egin zuten. 16 urtetik gorako hiru milioi herritar joan ziren bozkatzera. Bost zeuden deituta. Bozka guzti horietatik 700.000 poliziak eraman zituen, indarra erabiliz.

Jarrera horrek oihartzuna izan zuen, eta Tolosaldera ere iritsi zen. Kataluniarrei elkartasuna azaltzeko eta euren aldarriarekin bat egiteko, Kazeroladak antolatu zituzten eskualdeko herritarrek. Igandean, Tolosa, Ibarra, Alegia, Villabona, Altzo, Orendain, Baliarrain, Abaltzisketa, Zizurkil, Ikaztegieta, Lizartza eta Amezketako kaleak zarataz bete ziren. Ontziak, karrakak, txiribituak... denak balio zuen. Etxeetako balkoietatik protestarekin bat egin zuen herritarrik izan zen.

 

Erlazionatuak

Iritzia: "Urte asko iraungo dituen eguna"

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2017 urr 03 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!