Eguraldi iragarpena

Uda beteko eguraldiak jarraipena

Ataria 2017ko irailaren 29a

Tenperatura beroekin jarraituko dugu, baina, atzokoa baino zertxobait beherago. Eguerditik aurrera ipar mendebaldeko haizearekin tenperatura pixka bat freskatuko da, eta hodeiak ugarituko dira. Larunbatean, arratsaldeko lehen ordura arte eguraldi motela izango dugu, euria egiteko aukerekin, eta tenperaturak behera egingo du 17-18 graduko maximekin. Igandean, hego haizea nagusituko da, tenperaturak gora egingo du, 23 gradura arte, eta ez da euririk egitea espero. Astelehenean, arratsaldeko lehen ordura arte euri pixka bat egingo du, tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, eta joerari dagokionean aste erdian motelaldia espero da, euri pixka batekin, baina, hortik aurrera eguraldi egonkor eta eguzkitsuak etorriko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!