Txapelketa hasi orduko amaitu da Mikel Artolaren txapelketa. Baigorrin kantatu zuen eta aho zapore nahiko gozoarekin geratu bazen ere, bere 620 puntuak ez dira aski izango hurrengo fasera pasatzeko, ez dirudi behintzat.
Bere bertsokeraren bila dabil Gipuzkoako Txapelketatik eta ari da aurkitzen, ez digu hori horrela esan, baina hori uler daiteke elkarrizketan esan digunarekin. Zer egin behar zuen argi zekiela joan zen eta gauzak egin ere horrela egin zituen. Gero bertsolariak egin nahi duena jendearengana iristen den, beste gauza bat da. Beretik eta egiatik kantatu nahi izan du. Egunerokotasunetik eta gertutik. Eta gustura dago lortutako emaitzarekin. Elkarrizketa interesgarria eskaini zigun.
Horrez gain, Imanol Arabaolazaren sutondokoa eta Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren ahotsean entzun dugu Juan Mari Lekuonaren letra duen "Errota Zahar maitea".