Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Mugikortasun astearen inguruan aritu gara, Irurako jaien hasierako txupinazoa botako duen Joxi Lasarekin hitz egin dugu, Bartzelona izan dugu hizpide Assemblea Nacional Catalana d'Euskal Herria elkarteko kide Begotxu Olaizolarekin, berak eta Silvia Formentik hitzaldia emango dute gaur. Agendari begirada, Jon Ander Galarragaren ekokulturaren tartea eta Agurtzane Larrañaga makrobiotika gomendioekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?