Ikasturteko Ibarraldeko lehen Hamaiketakoan hiru geldialdi egingo ditugu. Batetik, Lou Topet taldeak Gaztelun eskainiko duen kontzertua dela eta taldeko Oier Aranzabalekin hitz egin dugu. Bestetik, Berastegiko plaza berritu dutela eta Amaia Azkue alkatea izan dugu Hamaiketakoan. Bukatzeko, larunbatean Algortan Euskal Herria Eguna ospatuko dutenez, Unai Igartua gonbidatu dugu saiora.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?