Erreferentziazko euskaltegia, Andoainen

Jon Miranda Labaien 2017ko irailaren 15a

Tolosaldeko AEK-k egoitza nagusia Andoainen du eta aurreko asteazkenean inauguratu zuten euskaltegi berria. Plazaola kaleko 2. zenbakian, La Salle pareko parkearen ondoan, lehengo Gurutze Gorriko egoitzan dago kokatua.

Bertan izan ziren, besteak beste, Jokin Azkue Eusko Jaurlaritzako euskara sustatzeko zuzendaria , Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusia eta Ana Karrere Andoaingo alkatea. Argazkian, eskualdean eskolak ematen jarduten duen irakasle taldea, euskaltegi berrian.

 

AEK-k eskaintza zabala egingo du Tolosaldeko hainbat herrietan

Aurreko ikasturtean Andoaingo euskaltegian euskara eskolak emateaz gain, AEK-k ikastaroak antolatu zituen Zizurkil, Villabona, Berastegi, Irura, Anoeta, Altzo eta Ikaztegietan.

Aurten ere herri horietan taldeak sortzeko asmoa dute eta iraila bukatu bitartean matrikulazio kanpaina zabalik izango du AEK-k. Andoaingo euskaltegia, astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta ostiraletan 10:00etatik 15:00etara. 943 59 17 04 telefonoan eta andoain@aek.eus helbidean ere izango da informazio guztia.

Maila guztietako ikastaroak antolatuko ditu AEK-k 2017-2018 ikasturtean, hastapen ikastaroetatik hasi eta erdi mailakoetara. AISA taldeak eta azterketak prestatzeko aukera ematen dutenak ere izango dira aukeran.

Udalez udal, euskara ikastaro hauek diruz laguntzeko ordenantzak onartuak dira.

Erlazionatuak

Euskara 'praktikatu eta bizi'

Jon Miranda Labaien 2017 ira 15 Anoeta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!