Fernando Pessoaren poesiak musikatu dituzten euskal musikariei egin diegu lekua gaurko Entzuteko Jaioak saioan: Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Miren Aranburu edota Petti bezalakoei. Horrekin batera, Portugalgo musikariekin elkarlanean jardun duten Kepa Junkera eta Fran Lasuen ere aipatu ditugu. Amaitzeko, Mikel Laboak 14 izeneko diskoan jaso eta Joseba Sarrionandiak idatzitako Nao es tu, faculdade de sentir kantua entzun dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?