(H)ari naizela

Am...onaren eta Karidadeko Bentaren finalera arteko ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2017ko ekainaren 1a

Txapelketan zeharreko beraien saio guztietatik ale bana jaso dugu.

Am...onak eta Karidadeko Bentak bosna bertso saio egin behar izan dituzte finalera iristeko: bi lehen sailkapen fasean, bi bigarren sailkapen fasean eta bat finalaurrekoetan.
 
Am...onak Arnope eta Hernaniren aurka lehiatu behar izan zuen lehen sailkapen fasean; Txinparta 2 eta Ran rober ran taldearen aurka berriz, Karidadeko Bentak.
 
Bigarren sailkapen fasean Txingudi 2 eta 26+ izan ziren Am...onakoek garaitu beharreko bi multzokideak; aldiz Karidadeko Bentaren multzoan Txinparta 1 eta ERenotzu taldeak egokitu ziren.
 
Final erdietan berriz, maiatzak 6an Alegian Karidadeko Bentak Erniarraitz 1 taldea kanporatu zuen eta astebete beranduago Bergarako pilotalekuan Am...onak Osiñalde.
 
Bada bertso saio bakoitzeko bertsoaldi bat entzun dugu gutxienez, (H)ari naizela irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!