Ande Duhalde, Eñaut Elorrieta, Joseba Tapia, Jean Elizanburu, Erramun martikorena, Txomin Artola, Balerdi Balerdi, Kaxiano, Zarama, Kupela, Itoitz, Norte Apache, Iker Goenaga, Amaia Zubiria eta Oskorri entzuteko aukera izango da.
Etxearen edo baserriaren bueltan ibiliko gara Entzuteko Jaioak saio honetan. Inork ez du aukeratzen zein sorlekutakoa izango den, eta zorteak kokatzen du bakoitza nonbait. Han edo hemen biziko da. Eta gure euskal kantugintzan ez dira gutxi etxeari abestu diotenak. Lagin bat baino ez da ordubeteko saio hau.
Ande Duhalde, Eñaut Elorrieta, Joseba Tapia, Jean Elizanburu, Erramun martikorena, Txomin Artola, Balerdi Balerdi, Kaxiano, Zarama, Kupela, Itoitz, Norte Apache, Iker Goenaga, Amaia Zubiria eta Oskorri entzuteko aukera izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?