1985. urtean Euskal Herrian argitara emandako diskoetatik jasotako piezekin osatu dugu irratsaioa. RRV delako puri-purian zegoen garaian kaleratu zuen Kortatu taldeak bere lehen lan luzea. Ordurako bere bidea egina zuten, esate baterako, Zarama, Hertzainak eta Itoiz bezalako taldeek eta 70ko hamarkadako olatualdiaren ondoren bere tokia bilatzen ari ziren Benito Lertxundi edo Ruper Ordorika bezalako bakarlariak. Plaza taldeak bogan ere bazeuden 1985ean, Iparraldean Minxoriak taldeak eta Hegoaldean Eganek betetzen zizuten herrietako plazak. Folk munduan esperimentazioaren bidea hartua zuten Amaia Zubiria eta Pascal Gaignek eta urte hartan irabazi zuen Espainiako Folk Sari Nazionala Ganbara taldeak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?