Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Arzallus aita-semeek Amets eta Jexuxek izandako solasaldia aitaren jaiotetxean Goaitzen, Urki Colinasekin Bonberenearen hurrengo hitzorduei begira jarri gara, Olatz Godoy izan dugu kale kantoitik, Jon Ander Galarraga ekokulturaren txokoan, Agurtzane Larrañagak gosari makrobiotikoa prestatu digu, Quark zientzia atala izan dugu Imanol Artola 'Felix'-ek Hari naizela saioan larunbatean izango duguna aurreratu digu, eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?