Gaurko Entzuteko Jaioak Mikel Laboari eskaini diogu. Euskal kantagintzan errotuta gelditu diren hainbat abestiren egilea dugu Laboa, baina gaurkoan ez dugu Mikel Laboa bera entzungo, berak utzitako ondare hori baizik. Hau da, bere abestien bertsioak izango dira gaurko saioko protagonistak. Asko dira ezin abesti horiek guztiak hemen entzun, baina badira bi lan, bi disko, bere kanten bertsioekin osatutakoak eta horietatik hartuko ditugu gaurko kantak. 'Txerokee' eta 'Txinaurriak' diskoez ari gara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?