Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Aiztondo) 2016-12-22

Ataria 2016ko abenduaren 22a

Hamaiketakoan, Larraitz Agirrezabala Irurako ikastolako zuzendariarekin hitz egin dugu. Rallysprinta gehiago ez antolatzeko erabakia hartu baitu ikastolak. Horrekin batera, Hernialden pasa dugu goiza Igaro Balda alkatearekin eta Patxi Garmendia herriko langile izandakoarekin hitz egin dugu. Oria merkatari elkarteak martxan jarri duen eguberrietako kanpaina ere izan dugu hizpide. Eta bihartik aurrera, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko herriz herri izango diren ekimenak gogoratu ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!