Gaurko saioan, batetik Baliarrainera joango gara, asteburu kulturala izango baitute bertan, eta Ane Garmendia zinegotziarekin hitz egingo dugu horri buruz. Bidania-Goiatzen egingo dugu hurrengo geldialdia, larunbatean organo kontzertua egingo baita Bidaniako San Bartolome elizan, eta Jose Luis Frantsezena organo jolearekn eta Mariatxen Urkia sopranoarekin ariko gara solasean. Azkenik Altzora ere joango gara, Otsabiope Gaztetxea antolatzen ari den frontenis txapelketari buruz hitz egiteko. Izaro eta Naroa Olanorekin ariko gara ekimen horren inguruan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?