Entzuteko jaioak

Entzuteko Jaioak 2016-11-21

Ataria 2016ko azaroaren 21a

Gaurko saioan, rock eta hardcore musikak hartu du protagonista. 90. hamarkada hasierako Beti Mugan Hondarribiako taldearen kantu batekin abiatu eta bertako kide Martxel Mariskalen hitzekin Lisabök osatutako Animalia Lotsatuen Putzua diskoa entzun dugu. Talde horren aurrekari bezala hartu dugu Dut taldea. Hau ere Hondarribiakoa, Xabi Strubell, Galder Izagirre eta Joseba Poncek osatutakoa. Azken bi hauek gero sortu zuten Kuraia taldea eta haien bi kantu ere ekarri ditugu gurera. Berri Txarraken bi diskoetako abestiekin osatu dugu Entzuteko Jaioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!