Ibarraldean azken astean albiste izan diren berrien artean dugu Ibarrako IK Kantu taldea. 10 ahots berri nahi dituzte eta deialdia beraiekin bildu eta 6 urte hauetako errepasoa egiteko baliatu dugu. Orexan Kultur Hamabostaldia antolatu dute eta hori dela eta, Josune Malkorra Kultur Batzordeko kidearekin hitz egin dugu. Egitarauaren berri eman digu orexarrak. Bukatzeko Ibarrako Emeterio Arrese Literatur Lehiaketa izan dugu hizpide Tomas Ugaldebere Euskara teknikariaren eskutik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?