Entzuteko jaioak

Entzuteko Jaioak 2016-10-21

Jon Miranda Labaien 2016ko urriaren 21a

Gaur, Entzuteko Jaioak saioan nazioarteko poeta eta idazleen lanak ekarri ditugu. Cesare Pavese, Walt Withman, Georges Brassens, Georges Brel, Bertolt Brecht, Pablo Neruda, Violeta Parra eta Alfonsina Storniren hitzetan oinarrituta Euskal Herriko kantari eta musikagileek ondu dituzten kantuak jaso ditugu. Besteak beste, Paco Ibañez, Joseba Tapia, Imanol, Mikel Laboa, Oskorri, Olatz Zugasti, Anje Duhalde eta Xabier Leteren ahotsak entzun ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!