Ibarraldeak azken astean emandako berrien bilduma egin dugu. Lehenik eta behin, larunbatean Ibarrako Azkue auzoan egindako Azku Egunak emandakoaren inguruan hitz egin dugu Agurtzane Arribillagarekin. Eta festan parte hartu zuen musika talde gazte baten berri ere eman nahi dizuegu. Azku Egunean Errukirik Gabe entzun ahal izan zen eta taldeko boskotea bildu dugu dituzten asmoen inguruan hitz egiteko. Maria Gurrutxaga, Manex Rubiños, Jon Urrestarazu, Ekain Telleria eta Eneritz Jauregi dira taldekideak. Bukatzeko, Orexako Kultura Hamabostaldiari errepasoa egin diogu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?