Ataria irratiko goizeko magazina. GAurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, solasaldi politikoa, azken ostirala izaki Jon Ijurko Etxerateko kidearekin izan gara, Ainhoa Zabala azokako dinamizatzailearekin egon gara, eta lehiaketaren tartean zozketa egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?