Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2016-07-08

Ataria 2016ko uztailaren 8a

Gaurko saioan, batetik Abaltzisketan eta Amezketan izango gara. Ehun Milak eta Goierriko Bi Handiak pasako dira eskualdetik, eta Amezketan eta Larraitzen boluntario gisa bertako bizilagunak aritzen dira lanean. Joseba Larreta eta Jon Zubizarretarekin aritu gara solasean. Bestetik, Alegian festak izango dira datorren astean eta horiei buruz hitz egingo dugu Nati Murua zinegotzi eta festa batzordeko kidearekin eta Imanol Irazustabarrena Bibalabirjen festa batzordeko kidearekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!