Aste honetako Hamaiketakoan, Asteasuko Juan Tapia izan dugu gonbidatu nagusi. Eleuterio Tapiaren semeak, soinuak euren etxean egin duen ibilbidearen berri eman digu. Bide batez, Nekane Txapartegiren egoeraz hitz egin dugu eta Unipapelen gauzatzen ari diren prozesuaz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?