Hainbat gai izango ditugu gaurkoan. Batetik Alegian izango gara, gaur bertan hasiko baita Alegiako Festetako Pilota Txapelketa. Bestetik, Abaltzisketara joango gara, Larraitzera zehazki, hango Ñañarri etxearen berri jakiteko. Bidania-Goiatzera ere egingo dugu bisita, bertan dagoen Sanpedroburu aztarnategiari buruz hitz egiteko. Eta Altzon ere izango gara, Otsabiope gaztetxeak antolatu duen areto futbol txapelketaren berri izateko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?