Hainbat gonbidatu izango ditugu gaurkoan. Batetik Alegian izango gara, datorren astean Larraitz auzoan egingo den galdeketari buruz hitz egiteko. Ondoren Baliarrainera joango gara, Olatz Iriarte alkatearekin herriaren egungo egoerari buruz hitz egiteko, besteak beste. Bidania-Goiatzera ere joango gara, Txinkorta eskolak inauguratu duen aterpeari buruz hitz egiteko. Azkenik Alegiara itzuliko gara, gaur Sutarri dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia baitu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?