Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2016-06-08

Ataria 2016ko ekainaren 8a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzeaen eguraldi iragarpena, Olatz Godoy tolosarrarekin izan gara, Medicus Mundi elkarteak antolatutako Gazteak hegoaren bila lehiaketa irabazi du, eta ondorioz, Perura gonbidatuko dute elkarteak bertan dituen proiektuak ezagutzera, Jon Ander Galarraga izan dugu ekokulturaren txokoan, Teknologiaren tartea zabaldu dugu, ohi bezala, Tolosaldea Lanbide Heziketa institutuko ikasleekin, Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko enplegu saileko arduraduna izan dugu Hazilan proiektuaren inguruan hitz egiten, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!