Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Yoseba Peña idazlearekin bere liburu berriaz, Alex Lasa Irurako Udaleko kultur dinamizatzailearekin igandeko azokaz, Arantxa Izagirre abokatu eta bitartekariarekin bitartekaritzaz, lehiaketa eta Anttonen musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?