Gaurko saioan gai hauek landu ditugu: Bernardo Bidaola 'Txirrita'-ren gorpua agertu zela 40 urte bete dira eta bere historiari buruz idatzitako txostena aurkeztu dute; Lizartzan Erromeria eguna ospatuko du Otsolar Dantza Taldeak eta bertako kide den Malentxo Arrospiderekin hitz egin dugu; Ibarran, Merkatarien Elkarteak Udaberriko kanpaina jarri du abian, Ibarran hazi, hezi, erosi izenekoa eta kanpainaren berri eman digu Jon Barriolak; azkenik, Berastegin Euskal Jai eguna ospatuko dute eta Ane Urkizuk azaldu digu zer prestatu duten larunbaterako.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?