Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Aiztondo) 2016-05-10

Ataria 2016ko maiatzaren 10a

Anoetaldean eta Aiztondo bailaran bildutako albisteekin osatu dugu aste honetako Hamaiketakoa. ADunako Unipapel enpresan bizi duten lan gatazka aipatu dugu ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariekin. Horrekin batera, Zizurkilgo Maiatza Saltsan aipatu dugu eta Plazida Otaño liburutegian erakusketa zabaldu duen Maria Altuna Lizarraga artistarekin. Bide batez, bailara historikoen toponimia egokitzeko proposamena luzatu du Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteak eta horren inguruko informazioa jaso dugu. Asteasun, datorren larunbaterako antolatu dituzten ekimenen berri jaso dugu irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!