Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, asteburuari errepasua, Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, LABeko Joana Mendezekin eta ELAko Xabier Olaizolarekin izan gara, Iñaki Zubeldia izan dugu Kale kantoitik, Lander Egiarekin bat egin dugu Tailandiatik, eta kontsumitzailen bulegoko Ainhoa Orrantiaren aholkuak izan ditugu. Lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamenarekin borobildu dugu saioa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?