Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Bigarren Bidaia Bekaz aritu gara solasean Josu Iztuetarekin eta Uzturpe eta Laskorain ikastoletako ikasleekin, Arantxa Zabala Aiztondoko liburuzainari elkarrizketa, Oskar Tenaren artearen txokoa, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?