Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, euskaraz eta hizkuntza menperatzeak duen garrantziaz Idoia Apaolaza eta Edurne Arzelusekin, Alegian igandean izango den Sutarri Egunaz, Joxemi Saizar Kale kantoitik, Yurre Ugarte Galtzaundiren irakurle taldeko dinamizatzailea, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko enpresa saileko arduraduna, Agustin Laskurainen errezeta eta lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?