Alegiara joango gara lehendabizi, larunbatean Alegiako Gaztetxeak antolatu duen Gazte Eguna dela-eta. Ondoren Amezketara joango gara. Amagoia Etxeberriari egindako elkarrizketa entzungo dugu, bere sorlekuari buruz. Bidania-Goiatzera ere joango gara, Kukuri elkarteak antolatu duen sukaldaritza ikastaroaren berri izateko. Eta elkarrizketa hauen artean eta saioaren bukaeran zenbait deialdiren berri emango dugu eta abesti batzuk entzuteko aukera ere izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?