Alegiara joango gara lehendabizi, bihar bertsolaritza eta emakumeekin zerikusia duen emanaldi bat baitago. Ondoren Bidania-Goiatzen egiten ari diren bihotz-birikak suspertzeko teknikei buruzko ikastaro baten berri izango dugu. Azkenik, Altzon izango gara, Maixa Lizarribarri egindako elkarrizketa entzunez.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!