Alegiara joango gara lehendabizi, bihar Sutarri dantza taldeak egingo duen emanaldiaren berri izatera. Ondoren Amezketara joango gara, martxan jarri duten paxaka txapelketari buruz hitz egiteko. Hurrengo geldialdia Albiztur izango dira, bertako bi gaztek egingo duten bidaiaren berri izateko. Horrez gain, zenbait deialdiren berri ere emango dugu Emakumearen Egunaren harira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?