Egiguren eta Urbieta, Migel Soroaren finalerako prest

Asier Imaz 2016ko otsailaren 24a

Tolosako binakako pilota txapelketaren laugarren edizioaren finalak larunbatean jokatuko dira, 16:30etik aurrera, Beotibarren

ATARIA IRRATIA-k Migel Soroa-Ogi Berri Txapelketaren hiru finalak zuzenean emango ditu, Tolosako Beotibartik, larunbatean. Lehiak hiru mailatan izango dira: jubeniletan, promesetan eta elitean. Txapelaren lehian bi eskualdeko pilotari ariko dira: Ioritz Egiguren tolosarra promesetan, eta Xabier Urbieta asteasuarra elite mailan. Finalerdietan, Beloki bedaiotarra gelditu zen, hain zuzen ere, Egigurenek eta Otaduik utzi zuten kalean. Ez zen partida erosoa izan Belokirentzat, partida hasieran eskuin eskuan min hartu baitzuen.

Jubeniletan partida ikusgarria izango dela aurreikusten da. Alberdi, Salaberri eta Zezeagak izugarrizko maila eman dute aurtengo txapelketan, eta ikusmin handia sortu dute. Promesetan eta elite mailan finala borrokatua izango da, bi bikoteak maila handia baitaukate. Egiguren, Murgiondo, Urbieta... bakoitzak berea ematen baldin badu, ikusleak izango dira irabazleak.

Finalak Tolosako Beotibarren jokatuko dira, larunbatean, 16:30etik aurrera.

ELKARRIZKETAK

Ioritz Egiguren (Tolosa): «Ez da irabaztea bakarrik, niretzat irabazteak baino gehiago balio du gozatzeak»

Xabier Urbieta (Asteasu): «Txapelketa honetan urtero jokatu arren hau da lehen finala»

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!