Lehenbizi Alegiako mendi Asanbladako kidea den Ainara Tomasenarekin ariko gara solasean, bihar Biziminez dokumentalaren emanaldi antolatu baitute. Ondoren, Asier Ezeizarekin hitz egingo dugu, larunbatean Alegian izango den Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoa finalari buruz. Ondoren, Ander Arandia alegiarrari egindako elkarrizketa entzungo dugu. Eta azkenik, Arantxa Agirre margolariarekin solasean ariko gara, bere margolanekin erakusketa jarri baitu Alegiako Erretirodunen tabernan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?