Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Mari Bonila antropologoa inauterien inguruan, preso eta iheslarien aldeko sagardotegia eta txosna batzordea, Joxemi Saizar kale kantoitik, Miren Gonzalez eta Alazne Azpiroz inauterizaleak, Tolosaldea Garatzenen ekintzailetza sail (Jon Zubeldia), Agustin Laskurainen errezeta, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?