Aurrera Saiaz pilota elkartea aukera paregabearen aurrean

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 21a

Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko da Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Txapelketaren finala, larunbatean, 17:00etatik aurrera. 

Alde batetik Tolosako Aurrera Saiaz iritsi da finalera, eta bestetik, Usurbilgo Pagazpe. Finalaren barruan hiru partida jokatuko dituzte: lehena lau t’erdikoa, bigarrena frontoi osoan buruz-buru, eta hirugarrena binakakoa. Bi partida irabazten dituenak txapela jantziko du.


Aurrera Saiazen, ezustekorik ez bada, ondorengo pilotariek jokatuko dute: Iñaki Arratibel ataundarrak, Beñat Urretabizkaia ikaztegietarrak, eta Eneko Labaka eta Xabier Telletxea albizturtarrek.


Usurbilen eskualdeko piltari bat egongo da, izan ere, Xabier Urbieta asteasuarrak Pagazperekin jokatzen du. Beste pilotaria Quina, Santxo eta Dorronsoro izango dira. Maila handiko partidak aurreikusten dira, etzi, Amezketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!