"Oraindik ez dakigu ziur bakoitzak zein partida jokatuko duen"

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 21a

Finalean Xabier Urbieta asteasuarrak lau t’erdiko partida edo binakakoa joka dezake.

Usurbileko taldearekin ariko zara finalean.
Duela 2-3 urte joan nintzen bertara, eta aurten, bigarren aldiz finalera iristea lortu dugu txapelketa honetan.  
Final gogorra aurreikusten da.
Denok ondo ezagutzen dugu elkar, eta ez da ezusteko handirik egongo. Ez dakigu nola aterako diren besteak, guk ere ez daukagu argi gurea. Partida onak ateratzea espero dugu, jendea gustura gelditzeko.


Binaka jokatu duzu orain artekoan.
Bai, baina finalean nola jokatuko dugun oraindik ez dakigu.


Again lau t’erdian?
Lau t’erdian jokatzea asko gustatzen zait, binaka bezala. Frontoi osoan Santxo da elkarteko indartsuena, eta ziurrenik hor berak jokatuko du.


Non egongo da gakoa?
Lehen bi partidak irabaztea erabakigarria izango litzateke, baina oso zaila denez, binaka erabakiko dela uste dut. Ea horra ahal dugun indartsuen iristen garen.


Eta hor, Telletxea edo Arratibelekin, Eneko Labaka.
Esperientzia handiko bi atzelari dira. Telletxeak gehiago duela uste dut, baina Arratibelek jokatuta ere oso gogorra izango da.


Zaletuak ere eramango dituzue.
Asteasutik eta Usurbildik jendea joango dela uste dut, edo horrela espero dugu behintzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!