"Urretabizkaia eta Telletxea une honetan punta-puntan daude"

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 21a

Finalean Eneko Labaka albizturtarrak binakako partida jokatuko du, aurrelari bezala.

Final polita geratu da.
Garrantzi handia hartu duen txapelketa bilakatu da Amezketakoa. Hasieratik hasi eta finaleraino iritsi gara, pixkanaka-pixkanaka. Nire ustez ere final polita geratu da.


Espero al zenuten horra iristea?
Talde polita genuela bagenekien. Baina beste elkarteak ere oso gogorrak ikusten genituen. Ez dakit finalera iristea espero genuenik, baina bai gora iristea.


Sasoiko harrapatu zaituzte txapelketak.
Egia esan Urretabizkaia eta Telletxea une honetan afizionatu mailan punta-puntako pilotariak dira. Gorrotxategi, Urbieta eta Santxo ahaztu gabe.


Zu zeu ere ez zara atzean geratzen.
Azken txapelketetan nahiko partida politak atera zaizkit. Aurrelariek bolada onak eta txarrak izaten dituzte, eta esango nuke nahiko momentu onean nagoela. Tantoak amaitzen dezente asmatzen ari naiz, eta ea finalean horrelako partida bat egiten dudan.


Non ikusten duzu gakoa?
Urretabizkaiak irabaztea lortuko balu, beste bietan borrokatu beharko genuke. Nola jokatu pentsatzen aritu gara. Ziurrenik binaka jokatuko dut Telletxearekin. Urbieta-Gorrotxategiren aurka jokatuko dugu ziurrenik, eta oso zaila izango da. Ea ezustekoa ematen dugun eta txapela Aurrera Saiazera ekartzen dugun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!