Gaurko saioan: Amasa-Villabonako hondakinen eztabaidaz ari zaigu Nora Urbizu EH Bilduko zinegotzia. Proposamena berria luzatu die herritarrei koalizio abertzaleak, edukiontzi eta txip bidezko bilketa proposatzen dute. Pili Otaegik DINA 7 taldearekin kaleratu duen Larraulgo usadioak sendabelarrekin liburuaz hitz egin digu. Bernardo Atxagak Asteasuko Muskerraren Bideaz emandako azalpenak jaso ditugu eta Bihozkada eta Beñat Igerabidek Bonberenean eskainiko duten kontzertuaz hitz egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?