Saiaz Mankomunitateak Bidanian duen Eguneko Zentroaren inguruan ariko gara lehenbizi. Eta horretarako Matia Fundazioko Amagoia Muruamendiarazekin eta Elena Rikondo gizarte langilearekin egindako elkarrizketa berreskuratuko dugu. Ondoren, Altzora joango gara eta irailean Joseba Elduaien Altzoko alkateari egindako elkarrizketa entzungo dugu. Azkenik, Orendainera joango gara. Izan ere, abenduan egindako herri batzarraren berri izango dugu Gorka Egia alkatearen eta Julen Aranburu parte hartze teknikariaren bidez. Eta bukatzeko herri horretako festa baten inguruko zenbait xehetasun emango ditugu, urtarrilaren 23an egingo dena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?