Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira, Bilgune Feministako Eider Olazar eta Tolosako Udaleko berdintasun teknikari Agurtzane Zuberorekin izan gara, Koldo Jauregi larrauldarrak Antzola baserri ondoko karobi zaharra nola piztu duten kontatu digu, Jon Ander Galarraga biologoa izan dugu satorrez hizketan, Mari Jose Aranguren ekonomilaria, Agustin Laskurainen errezeta, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?