Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Aiztondo) 2015-10-14

Ataria 2015eko urriaren 14a

Aiztondo bailaran eta Anoetaldean egindako ibilbidean, gaur, Larraulgo alkate Aneli Urbietarekin hitz egin dugu. Hain justu, Larraulgo kultur astearen barruan, Koldo Jauregi herritarrak karobi bat piztuko du antzinako eran eta horren inguruan galdetu diogu. Lizardi Etxearen inguruan Asteasun gauzatu duten parte hartze prozesuaz aritu zaigu Alicia Suso teknikaria eta Villabonako Subijana etxean izango diren diasporako bertsolarien inguruan hitz egin digu Mintzolako arduradun Karlos Aizpuruak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!