Bizikleta protagonista Villabona eta Zizurkilen

Ataria 2015eko irailaren 19a

Tolosaldean ospatzen ari den mugikortasun astearen barruan, gau,r bigarren eskuko bizikleten azoka egin dute Villabonako Berdura plazan. Azokarekin batera, bizikletak konpontzeko tailerrak jarri dira Villabonan bertan, eta baita Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

 

Goizeko 9:00etatik aurrera materiala jaso dute Berdura plazan eta 10:30ean zabaldu dute azoka. Era guztietako bizikletak jarri dituzte salgai. Horrekin batera, mugikortasunarekin zerikusia duen materiala ere ikusi ahal izan da postuetan.

Villabonako Errebote plazan eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, bizikletak konpontzeko tailerrak jarri dira, 11:00etatik 12:00etara. Villabonan, adibidez, Irrintzi elkarteko kideak aritu dira azalpenak ematen eta bizikletak konpontzen.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!