Bizikleta azoka eta tailerraz

Ataria 2015eko irailaren 19a

Garbiñe Mendizabal, Tolosaldea Garatzeneko udal saileko arduradunak Villabonako Errebote plazan ospatu den bigarren eskuko bizikleten azokaz hitz egin digu. Irrintzi Elkarteko kideak aritu dira bizikleta konpontzeko tailerra ematen. Ander Altunak bizikleta zaintzeko oinarrizko gomendioak eman dizkigu.

Zizurkilen ere egin dute gaur bizikleta tailerra. Zizurkilgo Udaleko ingurumen eta nekazaritza teknikariak, Ander Santestebanek aipatu duenez iaz arrakasta handia izan zuen herrian egin zuten tailerrak. "Azokan bizikleta erosi eta hona etortzen ziren konponketa egitera". Aurten bi herrietan egin dituzte bizikleta konpontzeko tailerrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!