Eskualdeko 14 arraunlari izango dira Kontxako Banderan

Mikel Iraola 2015eko irailaren 3a

Argazkia: Eitb.eus

Gizonezkoetan zortzi dira sailkatu direnak, eta emakumezkoetan, berriz, sei. Horiez gain, Anjel Larrañaga entrenatzailea ere izango da Urdaibairekin.

Ez da sorpresarik izan Kontxako Badian, eta faborito guztiak izango dira datozen bi igandeetan arraun munduko bandera preziatuenaren lehian, gutxigatik bada ere. Izan ere, San Juan ozta-ozta sailkatu da, 22 ehuneneko gehiago soilik behar izan baititu Astillerok helmugara iristeko.

Gizonezkoen sailkapena: Urdaibai, Hondarribia (+0.90), Orio (+4), Kaiku (+7), San Pedro (+18), Tiran (+20), San Juan (+24) eta Donostiarra (sailkatua).

Emakumezkoen sailkapena: Zumaia, Hibaika (+15), Orio (+15) eta San Juan (+19).

Gauzak honela, Tolosaldeko 14 arraunlari eta entrenatzaile bat izango dira Kontxako Bandera irabazteko borrokan, pasa den urtean bezalaxe. Gizonezkoetan San Juan dira arraunlari gehien dituen taldea, lau; emakumezkoen mailan ere beste lau arraunlari ditu Zumaiako ontziak.

Partaideen zerrenda

EMAKUMEZKOAK

Zumaia: Ioana Alijostes, Myriam Aizpurua, Irati Larrañaga eta Miren Salvador.
Orio: Oihane Iraola
San Juan: Nerea Perez

GIZONEZKOAK

San Juan: Ander Jauregi, Endika Lopez, Xabier Zabala eta Eneko Zabala.Hondarribia: Iñigo Jauregi eta Jon Lizarralde.
San Pedro: Ugaitz Mendizabal.
Donostiarra: Julen Gorostiaga.
Urdaibai: Anjel Larrañaga (entrenatzailea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!