Hamalau izango dira Kontxako Banderagatik lehiatuko duten eskualdeko arraunlariak

Ataria 2014ko irailaren 5a

Argazkia: Olatz Artola

Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Orio, Cabo da Cruz, Portugalete eta San Juan sailkatu dira gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, lehen aldiz lau traineru euskaldun izango dira: Hibaika, Zumaia, Orio eta San Juan. 

22 ziren atzo Kontxako kanporaketan parte hartzen zuten Tolosaldeko arraunlariak, azken urteotan izan den zifrarik altuena. Bada, 14 izango dira azkenean datozen bi igandeetan Donostiako badian banderarik preziatuenagatik lehian izango direnak: 

Hondarribia: Iñigo Jauregi (Tolosa), Jon Lizarralde (Tolosa)
San Juan: Endika Lopez (Tolosa), Eneko Zabala (Aduna), Xabier Zabala (Aduna)
Donostiarra: Julen Gorostiaga (Tolosa)

Zumaia: Myriam Aizpurua (Irura), Irati Larrañaga (Tolosa), ioana Alijostes (Tolosa), Andrea Olazabal (Tolosa), Olatz Ortiz (Tolosa), Miren Salvador (Alegia)
Orio: Oihane Iraola (Tolosa)
San Juan: Nerea Perez (Tolosa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!