Tolosaldea, Hego Koreako Telebistan

Ataria 2015eko uztailaren 21a

2012ko udan eskualdean izan zen Hego Koreako Telebista Publikoa. Orduan grabatutako erreportajeak ikusgai jarri dituzte YouTuben.

Euskal Herriari buruzko bidaien programa baten baitan etorri ziren grabaketa lanak egitera. Besteak beste, Azokan izan ziren, bertako produktuen salmentaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko.

Gorrotxategi museoa, Tolosako erretegiak, TOPIC, eta Alde Zaharra ere ezagutzeko aukera izan zituzten. Alegian ere izan ziren, festetako giroa gertutik ezagutzen. Hona hemen bideoak:

Alegiako festetan

Alegian, herri-kiroletan

Tolosako Erretegietan

Gorrotxategi Museoan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!